Udan Espainian eta Frantzian turista ugari itxaroten dabez eta honek herrialde bien BPGetan duakan pisuaz hausnartu dau Niko Cuenca ekonomilariak gaur "Goizeko Izarretan" saioan. FITUR azokea izango dan aste honetan kontuan hartu behar da estadu bi honeetara pandemia aurretik baino turista gitxiago joango dirala baina 2020gaz alderatuta hazkundea nabarmena izango dala.
Yolanda Diaz Lan ministreak BBVAri eta Caixabanki idatzitako gutunak finantza-erakundeek aurreikusitako kaleratzeen kopuruetan eragina eduki leikela uste dau Niko Cuencak. Bankuek dirua irabazteko jorratzen dabilzan bide barriei buruz berba egin deusku.
Euskadiren berreskuratze ekonomikoaz galdetuta ekonomilari bizkaitarrak dino tunelaren amaieran argia ikusten gabilzala baina tunelean sartuta gagozala oraindik. Txertaketak abiadura onean jarraitzen badau jendeak pandemian aurreztutakoa gastatzeari ekingo deutso, honek komertzioetan zuzeneko eragina edukiko dau eta kontsumoak gora egingo dau Cuencaren eretxian.