Aitor Elordi txapelaren bila promozinoko buruz burukoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021eko maiatzaren 17a

 Zortzi pilotarik hartuko dabe parte promozino mailako buruz buruko txapelketan. Aitor Elordi mallabiarrak Erasunen aurka jokatuko dau final laurenetako partiduan eta garaipena eskuratu ezkero, Egiguren Va eta Alberdiren arteko partiduko irabazlearen aurka jokatuko leuke finalaurrekoetan. Salaberria-Larrazabal eta Pello Etxeberria-Zubizarreta dira lehen kanporaketako beste partidu biak. Elordik domekan jokatuko dau bere partidua Bilboko Bizkaia frontoian. Beragaz egin dogu berba Jokoan tartean. 

Osorik irakurri