I.Salaberria (HEIZE): "Hezkuntzan handira jokatzeko garaia da"

Euskal Eskola Publikoa ahalduntze prozesu sakonean buru belarri dabil. Ikastetxeek gizartearen islada izan behar dabe Iñigo Salaberriaren berbetan. Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazinoko (HEIZE) presidentea da Salaberria eta beragaz berba egin dogu "Goizeko Izarretan" saioan. 

Datorren ikasturteko planifikazinoari begira, orain egun batzuk Hezkuntza Sailburuak aurreratu dau musukoak erabili beharko dirala, burbuilak mantendu, eta hasieratik eskolak presentzialak izango dirala, aurtengo ikarturtean bezela. Zuhur jokatzea egokia dala uste dau Salaberriak. Ikasturte honetan ikastetxeetan ez da egon koronabirus kasu askorik. Irakasle batzuk gaixotu dira eta ordezkapenen ereduak behar dan moduko erantzuna emon dau Iñigo Salaberriaren eritxian.

Osorik irakurri