99 erabiltzaile eta 64 behargin daukazan Bizkaiko egoitza honetan erresidentzietan igarotakoaz, orainaz eta etorkizunaz berba egin dogu Idoia (zuzendaria), Nerea (erizainen laguntzailea), Josune (gizarte langilea) eta Josu Bingenegaz (egoiliarra)
Nagusien egoitzatan indarrean dagozan neurri barriakaz pozik dagoz erabiltzaileak. Egunero urten ahal dabe paseoan eta astean gitxienez hiru bisita izateko aukerea izango dabe. Munitibarreko Oizpe erresidentzian Idoia zuzendariak esan deuskunez neurri barriek zalantza barik mesede, erabiltzaileei egiten deutse. Munitibarreko erresidentzian 6 burbuja daukiez eta mantendu egingo dabez.
Etorkizuneko erresidentzien ganean berba asko egin da pandemia honetan. Beste eredu bateruntz goazala uste dau Idoiak, Oizpe erresidentziako zuzendariak. Hobekuntzak zeintzuk izango diran ez dakiela, baina berregituraketea egongo dala.