Madrilen egiten dabilzan Fitur azokearen harira, hainbat konbidatu izan doguz Lau Haizetara irratsaioan. Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputaduak nabarmendu deuskunez, helburu nagusia sektorea segurtasunez eta osasuna babestuz berraktibatzea da, turistei leku inklusibo eta jasangarri bat eskainiz. Bilbao Bizkaia markak aurtengo turismo barritasunak aurkeztu dauz Fiturren: turismo inklusiboa, landa eskaintzea, familia turismoa eta Athletic dira aurtengo barritasunen ardatzak. Koldo Goitia Lekeitioko alkatea eta Sonia Barrondo Gorbeialde Landa Garapen alkarteko teknikaria be gure mikrofonoetatik igaro dira.