Turisten joan etorria errezteko tresna egokia dala uste dau Denis Itsasok Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak. Espainiako gobernuak luzaroan eskatu dauena dala. Holako erabagiak hartzea zaila izaten dala esan deusku gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Marokotik Ceutara heldu diran adin txikikoetatik Euskadik 8 hartuko dauz. Gaztetxoen banaketa orekatuaren alde agertu da Jaurlaritza.
Bere eskuetan daukazan baliabide guztiak eskaini dauz Jaurlaritzak eta hori pozgarria dala dino Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak, Denis Itsasok.
Espainia eta Euskadiren arteko segurtasun batzordea bagilean batuko da. Gai teknikoak jorratuko dabez bileran Denis Itsasok aurreratu deuskunez. Gobernu bien arteko hartuemonak eraikitzaileak dirala esan deusku Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak
Euskaidn dagozan polizia nazional eta guardia zibilen kopuruaren egokitasunaz, Abiadura Handiko Trena eregiteko egutegiaz eta bestelako gai batuzei buruz galdetu deutsagu Denis Itxasori.