Paul Bilbao (Kontseilua): "Urteetan egindako lanean ezin dogu atzerapausurik onartu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 21a, 13:00

Kontseiluak alkarretaratzea deitu dau biharko goizeko 11:00etan Bilbon, Justizia Jaurregiaren aurrean. Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko hizkuntza eskakizuna, epaileak atzera bota izana salatuko dabe. 13 eragilek bat egin dabe alkarretaratze horregaz. AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, Elhuyar, UEU, UEMA eta Eusko Ikaskuntza besteak beste. 

Erabagi politiko bat dala esan deusku Paul Bilbao Kontseiluko koordinatzaileak "Goizeko Izarretan" saioan eta horrelako esku hartzeei desadostasuna agertuko deutsela biharko agerraldian. Euskeraz bizi ahal izateko urteetan egindako lanean atzerapausurik ez dabela onartuko esan deusku Paul Bilbaok. Auzitegi Gorenera jotearen alde agertu da Jaurlaritza eta Kontseiluak be egoki ikusten dau hori.

Osorik irakurri