Fisify enpreseak adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia eskaintzen dau. Diagnostikoak egin eta ariketa terapeutikoen tratamenduak eskaintzen dauz. Hiru gaztek sortu dabe enpresa hau. Fisioterapeutei izten deutse tratamendu presentziala, eta beste guztia Aurya bidez etxean egin daitekela dinoe. Iñaki Markinez da enpresa honetako kideetako bat eta beragaz berba egin dogu asteon.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Crowfunding plataforman, denpora errekorrean helburuaren ehuneko 100 gainditu dabe. Bost minututan 150 mila euro batuta. 13 inbertsore izan dabez eta hori ezusteko oso ona izan dala kontau deusku Markinezek. Noizean behin bizkarreko mina dabenentzat aproposa izan daiteke Fisify enpreseak eskaintzen dauen hau.