Bilboko Etxebarria parkean sugandila inbaditzaileak topau dabez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 23a, 00:00

Bilboko Bidebarrieta liburutegian Sugandila Italiarraren ganeko berbaldia eskaini dabe asteon. Espezie inbaditzaile honen barri izan dogu Bizkaian, Etxebarriako parkean agertu dalako. Euskadin, Getarian be agertu dira batzuk. Espezie inbaditzaileek bertoko espezietan eragiten dabe, eta kalte handia egin leikie. Ion Garin Aranzadi zientzia alkarteko herpetologoa da eta sugandila honeei buruzko azalpen ugari emon deuskuz. 

Zabaltzeko ahalmen handia dauke sugandila italiarrek. Banan banan hartu behar dira, tranpek ez dabelako balio. Eta gatxa izaten da jatorrizko eremuetara bueltatzea, ezin dalako jakin zehaztasunez nondik etorrik diran. Gai honen ingurukoak jorratuko dabez asteon Bilboko Bidebarrieta liburutegian egindako berbaldi baten bitartez. 

Osorik irakurri