Zornotzak 19 mila biztanle daukaz eta Amorebieta futbol taldeak lehenengoz lortu dau 2.A mailara igotea. Andoni Agirrebeitia alkateagaz egon gara gaur "Goizeko Izarretan" saioan berbaz. Udaletxean pandemiak baldintzatutako harrerea egingo deutsie. Igoerea pozgarria eta ikaragarria dala esan deusku harrotasunez hartu daben barria. Betirako geratuko dan zeozer dala azaldu deusku alkateak.
Igoerea herriarentzat ekonomikoki eta sozialki onuragarria izango da Agirrebeitiaren berbetan. Hori bai, denboraldi barrian Urritxen jokatzeko aukerea oso gatxa izango dala uste dau Zornotzako alkateak. Futbol Federazinoak futbol zelaiei begirako baldintza zehatz batzuk eskatzen dauz (harmailetan 6 mila lagunentzeko aulkiak, prentsa aretoa, aldageletara sartzeko jokalarientzako sarbide bereziak...). Urritxen momentuz ez dira baldintza horreek emoten eta berregokitzeak inbersino handia suposatuko leuke. Hurrengo asteetan jakingo da Amorebietak 2021-2022 denboraldia ze futbol zelaitan jokatuko dauen. Argi dagoana 2.A mailan izango dala.