Indarkeria matxistak eragindakoa umeen begietatik ikusteko 60 marrazki

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021eko maiatzaren 24a

Euren familietan indarkeria matxistearen lekuko izan diran umeen egoerea aztertu dabe EHUk eta Eraikiz kolektiboak. “Bildurragaz hazten, umeak genero-indarkeriaren aurrean” lelopean 60 marrazkiz osatutako erakusketea atondu dabe Abandoibarrako Bizkaia Aretoan. Indarkeria mota hau jasan daben andrazkoen seme-alabek egindako marrazkiak dira. Adin txikiko honeekaz psikologoek egindako eskuhartzearen zuzeneko emoitzetariko bat. Eraikiz Kolektiboko Sonia Sedano alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. 

Osorik irakurri