Hizkuntza gitxitu batek irauteko ezinbestekoak daukoz arnasguneak. Bizkaian euskaldunon indizea ehuneko 70etik gora daben 22 udalerritan (22 arnasgunetan), euskerearen erabilereak apur bat behera egin dau. Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariaren ustez harremanak eukiteko modua aldatu egin da, eta daukaguzan arnasguneak indartzeaz gain, izan lei beste batzuk be aurkitu behar izatea, urietan esaterako. "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur BFAko Euskera zuzendaria.
Enpresetan euskerearen erabilerea bultzatzeko LANDUE proiektua ipini dabe martxan. Durangaldean hiru urteko epean 42 enpresatan helburu hori lortu gura dabe, euskerearen erabilerea sustatzea. Arratian be denporea daroe antzeko proiektu bategaz.
Eta asteburu honetan, domekan, Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, Ibilaldia, ospatuko da Sopelan. Berezia izango da pandemia dala eta, ibilbide barik, kontzertu handi barik eta txosna barik. Honetaz be berba egin dogu Arauzogaz.