Josu Erkoreka (EJ): "Ernairen mezuetan gorroto deliturik dagoan jakin gura dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 26a, 00:00

Katalunian egonkortasun fase batera heltzeko Kataluniako preso politikoei indultoa emoteko sasoia dala adierazo dau EJko Lehendakariordeak "Goizeko Izarretan" saioan. Indultoak gauzak lasaituko leukezala zehaztu dau. Bestalde Kataluniako presidente barriaren harira Urkulluk Aragonesi alkarlanerako borondatea erakutsi deutsola esan deusku Erkorekak.

Pandemiari aurre egiteko lege proposamenari buruz Elkarrekin-Podemosek testuak zigorrei buruz esaten dauena aldatu behar esan dau, alderdi moreak zehaztu gura dauen horretan Jaurlaritzak negozietako prestutasuna dauka Erkorekaren berbetan.

Bestalde Eusko Jaurlaritzak fiskaltzeari eskatu deutso ikertu dagiazala Ernairen izenean agertutako mezu batzuk. Eskaera honen bitartez Jaurlaritzak argibideak eskuratu nahi dauzela esan deusku. "Ezker abertzaleko gazteen webguneetan gorroto mezuak espresuki idatzi dira" esan dau Erkorekak eta gai hori epaileen esku geratu dala. Mezu horreek deliturik isladatzen daben ala ez jakin nahi dau Jaurlaritzak. 

Azken asteetako manifestazinoetan modu baketsuan protestetan ebilzan gazte batzuen kontra ertzain gitxi batzuk eragindako kolpeei buruz galdetuta Segurtasun sailburuak esan dau gura dauenak hori salatzeko aukerea daukala eta epitegietarako bidea be hortxe dagoala.

Bagilean bilduko dan Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko Segurtasun Batzordeaz, poliziek egindako identifikazinoetan egon daiteken arrazakeriaz eta bestelako gai batzuez berba egin dogu Erkoreka sailburuagaz.  

    

 

 

Osorik irakurri