Gorka Aranberrik zuzenduko dau aurten Santurtziko Itsasoko Ama arraun elkarteko Sotera trainerua. Iker Zabala entrenatzaileak Zarauzko patroiarengana jo eban Asier Zurinagak itzitako hutsunea beteteko. Santurtzik egindako proposamenak ilusino biztu deutsola aitortu deusku Gorka Aranberrik. Orain arte, gauzak ezin hobeto doaz Itsasoko Ama elkartean, jokatutako lehiaketa guztiak irabazi dituelako batel eta traineriletan. Traineru denboraldirako be, Santurtzi da faborito nagusia.