EHU-ren Uda Ikastaroen 40.edizinoa datorren astean hasiko da. Aurten, danetara, 182 ikastaro eskainiko dira eta horreetatik 25 Bizkaian. Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak esan deuskunez, kalidade handiko ikastaroak antolatu dabez. Ingurumena, ekonomia eta gizarte jasangarritasuna izango dira ardatz nagusiak.