Errota fundazinoa orain dala 4 urte sortu zan, Arratiako ingurune sozioekonomikoa dinamizetako. Lau sektore batu ziran fundazinoan: erakunde publikoak, eskualdeko enpresen sektorea, hezkuntza eta gizartea. Lau urterako plan estrategikoan 8 erronka zehaztu ebezan eta gehienak bete dirala esan deusku Errota fundazinoko koordinatzailea dan Iratxe Goikoetxeak. Arratia eskualdeko enpresa foroa sortu dabe esaterako.
Hiru-lau aldiz batzen dira urtean foro horretako partaideak. Eskualdeko enpresak alkarren artean ezagutzea, eta alkarri laguntzea da helburua.
Enpresen euskalduntzean be lanean dabilz. Lemoan sortu zan euskera egitasmoa 2017an eta helburua kasu honetan, enpresa mundua euskalduntzea da Goikoetxearen berbetan.