LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuek deitutako huelgea da, garbitzaileen lan baldintzak hobetu dagiezan eskatzeko. ESK sindikatutik esan deuskunez hitzarmenaren negoziazinoa blokeatuta dago, eta egoera jasanezina da.
COVID 19a dala eta, Osakidetzaren jardunak ezingo leuke aurrera egin garbiketa barik. Erakunde guztietatik onartu dabe garbitzaileen beharra funtsezkoa dala. Eta hori ez da islatzen euren lan baldintzetan. Osakidetzako beharginek aldarrikatzen dabena gogoratu deuskue ESK sindikatutik.