Arturo Elosegi: "Eukaliptoak ordezkatzen hasteko baso-eremuko lurzorua merke dago"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 29a, 00:00

Eukaliptoen auzia aztertu dogu asteon "Goizeko Izarretan" dogu. Arbola honek gero eta babes publiko gitxiago daukanean Arturo Elosegi (EHUko Biologoa) alkarrizketatu dogu. Berak dino orain udalek baso-eremuko lurzorua erosteko unerik onena dala, lurzoruaren prezioa oso merke ei dago.

Eukaliptoen landaketen ugaritzeaz gero eta jente gehiago dago arduratuta. Arturo Elosegik Jaurlaritzak agindutako azterlan baten hartu dau parte. Eukaliptoek biodibertsidadean dauken eragina aztertu dabe. Orain arte gai honen inguruan argitaratutako lanak aztertu dabez eta ondorioa argia da, pinudien ordez eukaliptoa hedatu ahala, biodibertsidadeak behera egiten dau.

Osorik irakurri