Aurten iaz baino kooperatiba gehiago sortuko dira. Urtarriletik apirilera 40 bat sortu dirala esan deusku KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoko zuzendariak Iñaki Nublak. Iazko urtea be ona izan zan kooperatiba gehienentzat. Osasun krisiak kooperatiba batzuei eragin deutse, kultureagaz edo aisialdiagaz lotutakoei bereziki, baina orokorrean datu onak batu ebezan iaz.
Bazkideen kopurua handituta eta 2.500 lanpostu barri sortuta. Aurten bide onetik doaz kooperatibak eta sortu diran gehienak zerbitzuen sektorean sortu dirala esan deusku Nublak. Ia guztiak, ehuneko 90.