Erakundeak lagun badira, errezagoa da jai parekideen bidea. Bederatzi euskal herrik jaietan bardintasuna bultzatzeko daukezan estrategiak aztertu dauz Emakunderen ikerketa batek. Gasteiz, Amurrio, Laudio, Bilbo, Berriz, Gernika, Donostia, Tolosa eta Antzuolako jaietan egindako aldaketek beste tradizino edo ohitura batzutan be aldaketak egiteko balio dabe.
Gauzak ez dira egun batetik bestera aldatze, prozesu luzea bat izaten dala esan deusku Emakunderen ikerketea gidatu dauen Margaret Bullenek. Aldaketea burutzeko prozesuan erakundeen rola garrantzitsua da, baina ez da bakarra. Jai batzordeek, emakumeen taldeek eta mugimenduek be hartzen dabe parte besteak beste.
Gernikako Marijesietan esaterako prozesu hori burutu dabe. Gizonezkoen ohiturea zan kantetan urteetearena, baina gaur egun andrazkoek be parte hartzen dabe. Laudioko jaietan sorgin bat erretetik sorginari omenaldia egitera pasau dira. “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak” azterlana egin dau Emakundek. Gizonek espazioak konpartitzen ikasi behar dabela uste dau Bullenek.