Herriz Herri, Getxon egon gara gaur. Hasteko, Amaia Agirre alkateagaz egin dogu berba zabal. Covid aldiko neurrietan, aldaketa nabarmen bat dago gaurtik aurrera. Ostalaritzako ordutegia gauerdira arte luzatuko da. Agirrek nabarmendu dau gastronomia oso garrantzitsua dala Euskal Herrian, eta, aldaketea, batez be, jatetxeentzako aukerea izango dala.