Alfonso Rios (CCOO): "Lan erreformea indarbakotzen ez bada huelga orokorraren aukerea hor dago"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 2a, 13:41

Greba eta mobilizazinoak tresnak dira langileentzat CCOOeko Alfonso Riosen berbetan. Atzo LAB sindikatuko idazkariak Garbiñe Aranburuk aldarrikapenak egiteko momentua dala esan eban, eta urtearen amaierarako huelga orokor bat egiteko aukerea aitatu eban. Gainontzeko sindikatu eta eragileakaz adostu eta gero. Huelga orokorra aukera bat dala adierazi deusku CCOOeko ordezkariak, baina alkarrizketea agortzen danerako aukerera. 

Azken urtean sindikatu gehienek ordezkariak galdu izana enpresa askoren itxeraren zuzeneko ondorioa da Riosen eretxian. Euskadin CCOOek 73 ordezkari galdu dauz eta ELAk 103.

Euskadiko CCOOek Egurre! lelopean kongresua egingo dau bihar Gasteizen. Biltzarrerako erronkak zenitzuk diran azaldu deusku Riosek. Bestalde pentsinoen gaian Alfonso Riosen berbetan Escrivá ministroak esandakoak ez dabe laguntzen. "Goizeko Izarretan" saioan beste gai batzuen inguruan be berba egin dogu beragaz.  

Osorik irakurri