Bilbozaharra euskaltegiak antolatutako irakurraldi jarraituak erantzun ederra izan dau aurton be. Arriaga antzokian egin da irakurketea, ohi dan lez, 8.00retatik 14.00etara. Xabier Amurizak emon deutsoz hasierea eta amaierea, berak egokitu dau batuara Etxepareren liburua eta. Bizkaia Iratiak Arriaga antzotik egin dau zuzeneko saioa eta makina bat konbidauk emon dabe euren eritxia.