Munduko lehen arrano arrantzale albinoa jaio da Urdaibain

Asteon Urdaibain jaiotako arrano arrantzaleek 7-8 astegaz egingo dabe lehenengo hegaldia. Hori esan deusku Urdaibai Bird Centerretik Edorta Unamunok. Uztaila erdian izan daiteke. Animalia honeen nondik norakoak jarraitzen egunero webcam baten bitartez ehundaka pertsona dabilz. Gaur goizeko 08:00etan ia 300 ikusle egozan streaming-a jarraitzen.  

Baina horretarako mehatxu eta arriskuei aurre egin beharko deutse jaiobarriek. Hiru kume dira, hirugarrena gogoratu albinoa dala. Munduko lehenengo arrano arrantzale albinoa Urdaibain jaio da. Momentu honetan dauken mehatxu handiena, jatekoarena da. Jan egin behar dabe, hazteko.

Osorik irakurri