Jokin Bildarratz (EJ): "Ikasturte hasierea 12-18 urte bitartekoen txertaketeari oso lotuta egongo da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 3a, 10:20

Datorren ikasturteari begira Hezkuntza Saila Osasun Sailagaz eta eskoletako zuzendariakaz lanean dabil. Irailetik aurrera eskolak goiz eta arratsaldez emongo dira. Eta momentu honetan bizi dogun egoerea ikusita, burbuila taldeak be egongo litzatekez. Talde horreek zelakoak izango litzakezan zehazten dabilz. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua izan dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.

Txertaketeak garrantzi handia izango dau datorren ikasturtea zehazterakoan. Izan lei 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoak be txertatzea.
Hori zehazteko ardurea osasun sailak izango dauela esan deusku Bildarratz sailburuak. 

Hezkuntza sailburuak ez dau baztertu haurreskolen doakotasuna urte gitxi barru heltzea baina oraindik haurreskolen etorkizun barria diseinetan dabilzala azaldu deusku. 

LOMLOE legeak urte bi barru indarrean sartuko dan Euskal Kurrikulumari zelan eragingo deutson aitatu dau Bildarratzek. Jaiotze tasaren beherakadaren aurrean ratioetan eta hezkuntza zentroetan egongo diran aldaketez be itaundu deutsagu sailburuari.  

Osorik irakurri