Gernika-Lumoko Lilibertso taldeak bertsolari gazteen sariketa barri bat jarri dau martxan. Orain dala ia hiru urte hil zan Jon Lopategiren omenez eratu dabe. Helburua, bertsolari gazteei plaza eskaintzea da. Koldo Gezuraga Lilibertsoko kideak azaldu deuskunez, ahalegin berezia egiten da Euskal Herriko Bertsozale alkartetik bertsolari gazteak plazaratzeko, baina asko dira bertsolari gazteak eta ez dago danentzako plazarik. Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketea bagilaren 6an hasiko da Muxikan. Hurrengo saioak hilaren 13an Gautegiz-Arteagan eta 20an Ajangizen izango dira. Eta finala, bagilaren 27an, Bermeon.