BFAko arduradun batzuren kontrako epaiketea hasiko da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 4a, 13:33

Astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza saileko arduradun batzuren kontrako epaiketea hasiko da. Irune Costumeroren bost urteko alabearen zaintza kentzeko agindua sinatu ebenen kontrakoa izango da. Akusazinoak bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu dau.

Irune Costumeroren abogaduak prebarikazinoa eta indarkeria administratiboa leporatzen deutse. Akusaduen artean gizarte ekintzako teknikari batzuk, gizarte langile bat eta 2017an Aldundiko gizarte Ekintza zuzendaria zan Sergio Murillo, gaur egungo foru diputadua. Umearen ama gaur goizean Bizkaia Irratian izan dogu. Probak aurkeztuko dauezala esan deusku, eta epaiketeagaz argitu nahi dabena, Diputazinoak lege barruan jokatu eban ala ez dala. Umea ez dago ondo amaren esanetan. Lau urte luze eta gero, justizia egitea itxaroten dauela esan deusku Costumerok.

Foru iturriek bestalde dinoe Aldundiaren eskuetara heltzen diran Barakaldoko udaleko gizarte zerbitzuek, pediatra batek eta topalekuko kideek egindako txostenek umearen babes eza isladatzen dabela. Gizonaren kontra aurkeztutako tratu-txar salaketek ez dabela aurrea egin eta alabea amagaz egon dan denbora baten umea ez dala eskolara joan. 2016ko irailean BFAk umearen babesik ezagaitik espedientea zabaldu eban eta Barakaldoko Familia Auzitegitik heldu jakozan agiriek urgentziazko eskuhartzea eskatzen ei eutsen. Aldundiak 2017ko uztailean umearen aldi baterako tutoretza bere esku hartzeko jarduten dau eta amari alabea kentzen deutso. 

Prozesu hau guztia epaile baten aurretik igaroko da eta epaiketa hori hurrengo asteko astelehenean hasiko da, hiru eguneko iraupena edukiko dau.   
 

Osorik irakurri