Eusko Jaurlaritzak ingurumen gaiakaz lotutako txostena aurkeztu barritan Equo-berdeak dino 11 adierazleren azterketea egin dabela baina guztiak euren artean lotuta dagoala kontuan hartu barik. Zabortegietara bideratzen dan dirua enpresek industria hondakin gitxiago sortu dagien bideratu behar dala esan deusku alderdi honetako koordinatzailea dan Jose Ramon Becerrak gaur "Goizeko Izarretan".
Klima aldaketearen ondorioz 1998tik hona hegaztien erdia galdu doguz. Biodibersidadea babesteko neurri gehiago eskatu dauz. Jaurlaritzaren eta erakunde guztien politikea aldatu beharra dagoala uste dau Equo Euskadiko koordinatzaileak Joser Ramon Becerrak. Muturreko beroaldiaren ondorioz bestalde, urtero Hego Euskal Herrian 33 pertsona hilten dira.
Bizikleten erabilerea bultzatu gurean, Barakaldo eta Bilbo arteko bidegorria 2023rako prest egongo da. Bizikletaren erabilerea sustatzeko politikea oso motel doala uste dau Equo Euskadiko Jose Ramon Becerrak. Proiektu hori orain dala 10 urte iragarrita egoala gogoratu dau.