Txapelketeak sei kanporaketa eta hiru finalaurreko izango dauz eta finala abenduaren 18an egingo dabe. Astebururo saio bakarra izango da, baina izan lez Bizkaiko Txapelketako saioren batek beste lurralderen batekoagaz bat egitea. Maddi Ibaibarriaga Bizkaiko Bertxolari Txapelketako koordinatzaileagaz berba egin dogu asteon "Goizeko Izarretan".
Pandemiaren ondorioz, iaz plazak guztiz bertan behera geratu ziran. Aurten urte hasierea ez da izan ona, baina errekuperazinoa ikusten hasi dira. Azken urtean saio motak aldatu egin dira eta plazaren egokitze horretaz be berba egin dogu Maddi Ibaibarriagagaz.