Europar Batasunean Nafarroak martxan jarri dau Covid Ziurtagiria, Europar Batasunean mugikortasuna errazteko.Dokumentuak egiaztatuko dau jabeak baimendutako txertoren bat jaso dauen, gaixotasuna gainditu dauen edo negatibo emon dauen probaren batean. Nafarroa da aukera hori eskainiko dauen estaduko lehenengo erkidegoetako bat. Euskadi horretan lanean dabilela esan deusku Basquetour-eko zuzendaria dan Daniel Solanak.
Bestalde udako oporraldiari begira, kanpora urteteko gogo handia dago. Gernikako Halcon Viajes bidadia agentziara jo dogu eta hango behargina dan Biotza Legarretak azaldu deusku gogo handia dagoala eta orain udan euren bezeroak batez be bikoteak eta familiak izaten dirala. Batez be Kanariar Uharteetara eta Balearetara joateko erreserbak daukiez.