Gaztedik oso ondo hasi dau sokatira denporaldia. Euskadiko txapelak eskuratu ditu 680 kiloan eta 640an. Jose Antonio Goirigolzarri tiralariak esan deuskunez, pozik dagoz. 600 kiloko txapelketea hasiko da astegoienean, Erandion. Goiherrikoak izango ditua aurkari nagusi oraingotan be, bere esanetan.