Musikeagaz lotutako gunea da Konpartitu. Bilboko Pedro Egileor plazan dago eta orain bost urte sortu zan musika zaleentzako gune lez. Zuzeneko musikea, ikastaroak, masterclassak, hiruhileko magazina... eskaintzen dabez. Pandemiak berrasmatzera behartu dauz eta oraintsu alkarte bihurtu dira. Horrezaz gain online be hasi dira euren jarduerea zabaltzen.