Ikergazten 200 ikertzaile euskaldun parte hartzen dabilz

150 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dala aurreikusi dabe. Euskeraz egiten dan ikerketea ezagutzen emotea eta ikertzaileak eurak euren artean alkar ezagutzea dira helburu nagusiak. Gai ezbardinak jorratuko dabezala esan deusku Olatz Arbelaitz biltzarreko koordinatzaileak "Goizeko Izarretan" irratsaioan. 


Hiru egunetan zehar, hitzaldiak, mahainguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak izango dabez Gasteizko Europa Jauregian. Nazinoarte mailako ikerketak dira aurkeztuko dabezanak. Ikerketak euskeraz burutzeko ahalegin berezia egin behar izaten dala esan deusku Arbelaitzek, gehienak ingelesez egiten diralako.

Osorik irakurri