Basauriko Udalak gogor salatu dau domeka goizaldean taldean mutil bati egin eutsen erasoa. Ekain bere bikotekidea dan Kevinegaz egoan orduan. Ertzaintzak bederatzi pertsona identifikau dauz dagoeneko, eta beste hiru edo lauren atzetik ei dabilz. Eraso homofobo baten parte hartzea leporatzen deutse guztiei. Basauriko Udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dabe eta gogor salatu dabe erasoa. Asier Iragorri Basauriko alkatea "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur.
Biharko manifestazinoa deitu dabe hainbat eragilek. Eta Udaletik be dei egin dabe manifestazinoan parte hartzeko. Basauriko Bizkotxalde parkean gertatu zan erasoa. Hamahiru lagun inguruko talde batek eraso eutsen gazteari, bere bikoteagaz egoan gazteari. Lurrean konorte barik itzi eben gaztea.