Izaskun Duque (EH Bildu): "200 erabiltzailetik gorako adinekoen egoitzakaz amaitu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 10a, 13:35

Urdaibairako Guggenheim proiektua ez da barria EH Bilduren esanetan. Orain urte batzuk aitatu eban Eusko Alderdi Jeltzaleak, baina orduan, EH Bilduko Bizkaiko batzarkidea dan Izaskun Duquek gogoratu deuskunez, sozialistak ez egozan ados.  Orain baina, proiektua gertu ikusten dabe hainbatek; Europako funtsak egon ala ez, egin egin beharko litzakela esan eban atzo bertan Unai Rementeria ahaldun nagusiak.
Elkarrekin Bizkaia taldeko Hector Fernandez batzarkidearen esanetan, emoten dau kulturea bultzatzeko Guggenheim-ek bakarrik balio dauela.

Egoitzen geroari buruz galdetuta EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko ordekzariek esan deusku erresidentzien geroa diseinetako sortu dan talde barrian langileen, familien eta adinekoen parte hartzea bermatu beharko litzatekela.  

Bidegorrien sareaz, hondartzen denboraldiaz, Irune Costumeroren auziaz etabar luzeaz berba egin dogu Izaskun Duque eta Hector Fernandezegaz.  

Osorik irakurri