Unai Rementeria (BFA): "Guggenheimeko Muruetako eraikina neguan itxiko litzatekete eta horrek bisitak mugatuko leukez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 11a, 12:33

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua aztertu dogu gaur Bizkaiko ahaldun nagusiagaz "Goizeko Izarretan". Unai Rementeriaren berbetan Next Generation funtsek proiektua babestekotan lanak 2022an hasiko litzatekez. Gernikan eta Muruetan egongo diran egoitzen xehetasunei buruz be berba egin deusku. 

Ibarrolaren Omako Basoaren proiektu barria urtea amaitu baino lehen diseinauta egongo dala esan deusku Rementeriak eta aurreko basoa egoan lekutik oso gertu kokatuko dala. Sopuerta eta Castro artean zaharbarritu nahi dan tunelari buruz zehatz meatz aztertu beharreko proiektua dala. Bide berdeak indartzeko BFAk 15 milioi euroko inbersinoa egin dau aurton eta Sopuerta eta Castro arteko tunela inbersino horren barruan kokatu leiken ala ez aztertuko dabela adierazo dau Rementeriak.   

Txorierriko Saihesbidean gehienez 80 kilometro orduko abiaduran gidatzeko balizko neurriaz galdetuta BFAko buruak esan dau eskumen hori EJko Segurtasun sailarena dala eta eurek erabagi beharko leukiela.

Irune Costumeroren auziaz itaunduta Rementeriak esan dau BFAko lau ordezkariak euren lana egiteagaitik epaitzen dabilzala. Epaileak Alduniaren kontrako sententzia kaleratzekotan helegitea ipini ala ez aztertuko leukiela zehaztu dau. 

Aurtengo bigarren seihilekoan Euskadiko ekonomiaren hazkundea %6,5ekoa izango dala zehaztu dau Rementeriak eta ziurtatu dau momentuz zergen batzean hondino Aldundia ez dala 2019ko datuetara itzuliko. Eusko Jaurlaritzagaz alkarlanean autonomoei begirako dirulaguntza barriak diseinetan dabilzala be autortu deusku. 

 

Osorik irakurri