Hiru bizkaitarren film laburrak, Kimuak 2021eko katalogoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 14a, 15:00

 Kimuak programearen 24.edizinora aurkeztu diran 47 proposamenak aztertu ostean, honako zortzi film labur honeek aukeratu dabez: `Azaletik azalera´, `Berak baleki´, `Heltzear´, `Inner Outer Space´, `Resonancias (Oihartzunak)´, `Trumoiak´, `Ur azpian lore´ eta `Zerua blu´. Aitor Gametxo lekeitiarra eta Iker Maguregi getxoztarragaz egon gara berbetan Lau Haizetara irratsaioan. Eurek egindako `Berak baleki´ eta `Trumoiak´ film laburrak aukeratutakoen artean dagoz. Laida Lertxundi bilbotarraren `Inner Outer Space´ be katalogoan dago. Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dau Kimuak programea, Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen dauana Zineuskadiren laguntzeagaz. 

Osorik irakurri