Iñaki Gomezek Portu Zaharrean makina bat ordu emon dauz egurrezko txalupak konpontzen. Bera izan da Itxas Egurra Haizean alkarteko sortzaileetako bat. 20 bat kide daukoz alkarteak eta kide horreetako bi, Jesus Serrano eta Asier Alcedo Bizkaia Irratian izan doguz gaur.
Egurrezko ontzi horreen balio historiko eta kultura aldarrikatu nahi dabe. 2009tik, hau da, alkartea sortu zanetik, dozenatik gora ontzi konpondu dabez. Konpontzen daben ontzi bakotxeko, bazkide batek hartzen dau horren ardurea.
Momentu honetan hiru txalupa dabilz konpontzen. Danak dira ezbardinak. Bagilean alkartearen jaia antolatzen dabe, Gorpuzti egunaren hurrengo domekan. Sasoi baten, Algortan Portu Zaharreko jaia zan, arrantzaleentzat egun handia.