Arraunean, KAE ligak hasiko dira astegoien honetan. Zapatuan, Pasaian eta domekan, Getarian lehiatuko dira traineruak. KAE 1 ligan, Bizkaiko hiru traineruk parte hartuko dabe. Arkote, Deustu eta Kaiku dira. Lur Uribarrenek erronka barria dauka aurrean Kaikun. Dino helburua igotea dala, baina maila handia dagoela.