Bizkaiko talentua Portugalen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 21a, 14:00

 Bizkaiko Foru Aldundia Bilboko Aldama Fabre galeriagaz alkarlanean dabil, atzerriko galeriakaz hartuemonak estutzeko eta sinergiak sortzeko. Oraingo honetan proiektu bat sortu da Portugalgo Nave galeriagaz. Pasa dan astean Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak eta Bizkaiko artisten eta kultur eragileen ordezkaritzea Portugalen izan ziran, Bizkaiko kultur sarearen nazinoartekotzea indartzeko asmoz. Bertako kultur arloko ordezkariakaz hainbat lan bilera eta topaketa izan dabezala esan deusku Lorea Bilbao diputaduak, loturak sortzeko, dagozan harremanak sendotzeko eta sinergia barriak sortzeko. Hortaz ganera Lisboako Nave galerian Ignacio Goitia eta Eduardo Sourrouille euskaldun artisten `Printze urdina-Príncipe azul´ erakusketearen inaugurazinoan be parte hartu eben.  

 

 

Osorik irakurri