ELA gaixotasuna antzemoteko batez beste urtebete behar izaten da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 22a, 00:00

Urtero Basurtuko ospitalean ELA gaixotasuna dauken 60-65 pazienteri emoten deutse arreta. Gaur gaixotasun neurodegeneratibo kroniko honen nazinoarteko eguna da. Medikuek bataz beste urtebete behar izaten dabe diagnostikoa egiteko. Gaixoen bizi-iraupena 3 eta 5 urte bitartekoa izanda diagnostiko goiztiarra egitea ezinbestekoa dala uste dabe familiek. ADELA, ELA gaixotasuna daukenen alkartea da. Gaur hainbat eraikuntza publiko berdez argiztatuko dabez, ELA gaixotasuna ikusgarri egiteko. Miren Fernandez, ADELA alkarteko gizarte langileagaz berba egin gendun "Goizeko Izarretan" saioan atzo. 

Gaur egun medikamentu bakarra dago gaixotasun honetan laguntzeko. Ezin da osatu, kronikoa da. Ikerketa gehiago egin beharko litzatekez; jatorria ezagutzea ezinbestekoa litzateke. Bi urtetan lau medikamentu barri izango ei dira. Barri ona da hori Miren Fernandezen eritxian. 186 pertsonak dauke ELA gaixotasuna gaur egun Euskadin. 2020an 42 kasu barri atzemon ebezan.

Osorik irakurri