Apirila amaieran Erdu! haur antzerki jaialdiaren lehenengo edizinoa antolatu ostean, ATX Teatro konpainiak lan barria dauka esku artean. `Lubaki lainotsua´ deitzen da eta belaunaldien arteko talkea da obra honen ardatza. Bilboko antzerki talde honek 10 urte bete ebazan igaz eta orduan estreinau behar eben `Lubaki lainotsua´. Urriaren 15ean estreinauko da Azpeitiako Antzerki Topaketetan.