Abalos ministroari Gasteiz eta Bilboko lurpeko sarreren obren lizitazinoa sinatzeko eskatu deutsoi EAJk. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzalea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Iturratek esan deusku gai honegaz oso atsekabetuta dagozala Espainiako gobernuagaz.
Kataluniako indultoen harira Iturratek esan dau amnistiaren aukerak eremu juridikoan oso bide estua eukala eta EAJk indultoen erabagiagaz bat egiten dauela zehaztu dau. Indultoetatik haratago Kataluniako gatazka politikoari oratu behar jakola uste dau Iturratek.
Bestalde pandemia ez dala amaitu eta beraz Pandemiaren Aurkako Legea beharrezkoa dala adierazo dau batez be babes juridikoa emoten dauelako. EAJko legebiltzarkideak uste dau Osasun Larrialdi Egoerea altxetako Lehendakariak aste batzuk gehiago itxaron beharko leukela eta momentuz horretarako goizegi dala begitantzen jako.