Asier Vega (EH Bildu): "AHT inora ez doan tren bat da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko eka. 24a, 00:00

Bizkaiko EH Bilduko koordinatzailea alkarrizketatu genduan atzo "Goizeko Izarretan". Vegaren eretxian dirutza gastau da proiektu honetan.
Orain Bilbo eta Gasteizko lurpeko geltokien ganeko eztabaidea pil pilean dago eta eztabaida horregaz harrituta dago Asier Vega. Bere ustez pandemiatik urteten gagozan momentu honetan, behar sozialak dira kontuan hartu beharrekoak, eta ezbaidatu beharrekoak, eta ez lurpeko geltokien inguruko auzia.

Etorkizuneko erresidentzien gaiari jagokonean langileen kopurua aregotu eta eredua ber aldatu behar dala dino Vegak. Era berean Bizkaian errentaren gaineko zergan eta soziedadeen zergan aldaketaren bat egin beharko litzatekela uste dau gehien irabazten dabenek gehiago ordaindu dagien. Pandemiaren eraginaz, udalerrien egunerokotasunaz etabar luzeaz berba egin dogu Asier Vegagaz.

 

Osorik irakurri