Pentsuen prezioa %20 garestitu dala salatu dabe Hego Euskal Herriko baserritarrek. EHNE Bizkaia eta ENBA sindikatuetako ordezkariak izan dira asteon Bizkaia Irratian. Hasieran pentsuak garestitzea txarri eta hegazti arloan igarri eben. Covid aldian, barriz, igoera horrek eragina izan dau behi eta ardi ustiategietan be. Unzalu Salterain EHNE-ko kideak eta Karlos Ibarrondo ENBA-koak adierazi deuskuenez, prezioen behatokiak sortzea ezinbestekoa da. Elikagai Katearen lege barria laster onartzekotan be badabilz. Hausnarketa sakona behar dala nabarmendu daube biek.