Azken aldian gora egin daben eraso homofoboen atzean diskurtso faxistak egon daitekezla uste dau EHGAMeko sexu hezitzailea dan Borja Muñozek. Nerabeakaz egiten dau lan Muñozek. Lan handia egin da urte batzutatik hona, baina oraindik asko dago egiteko.
Orain aste batzuk taldean eraso eutsen Basaurin Ekain Perrino gazteari. Ekainen amak, Silviak esan deusku makal dagoala eta psikologoaren laguntzea daukala. Ikerketea hasita dago, eta erasotzaileetako batzuk identifikauta daukiez. Irune, Ekainen laguna da eta gaur egun gazteen artean gai hau dala eta, egoerea zein dan itaundu deutsogu.