Gotzone Sagardui Osasun sailburua izan da gaur goizeko barriketaldian. Musukoa aire librean erabiltea derrigorrezkoa izan ez dan lehen astegoienaren ostean, "zuhurtziaz" berak ez dauala kendu aitortu deusku.
Pandemiaren azken ordukoa kontatu deusku, bestetik: Mallorcako agerraldiarekin lotuta, EAEn egin diran baheketetan 172 positibo atzeman dabez.
Lea Artibaiko herri txikietan kontsultategia udan zabalik izateko aldarrikapenari buruz eta Santurtziko Kabiezes anbulategiaren egoera txarraren harira egindako protestei be erantzun deutsie gure mikrofonoetan.