Uritarra futbol taldeak hirugarren mailan jokatuko dau hurrengo denboraldian, estrainekoz bere historian, Bizkaiko ohorezko mailan txapeldun izan ondoren, Zamudio eta Galdakaoren aurretik. Sekulako lorpena da Larrabetzulako herri txiki batentzat. Barakaldo, Leioa edo Portugaletelako aurkari erraldoien aurka jokatuko dabe Beñat Etxebarria eta Ibai Pujolen mutilek datorren denboraldian.