Holantxik aurkezten dau bere burua EIO-k. Orkestra hau udako kontzertuak prestetan dabil. Joan dan astean EIO Txikiko 72 partaideak Eibarren izan ziran eta astegoienean emonaldiak eskaini ebezan Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Asteon, barriz, 15 eta 19 urte bitarteko beste 72 musikari dagoz Eibarren eta asteburuan Bilboko eta Gasteizko konserbatorioetan eta Donostiako Musikenen emongo dabez. Erlantz Fernandez EIO-ko koordinatzaileagaz egon gara berbetan.