Eusko Label ligako lehen estropda biak jokatuko dira astegoien honetan, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian hain zuzen be. Lehia gogorra itxaroten da lehen postuetan zein jaisteko postuetatik urruntzeko borrokan. Santurtzi, Bermeo-Urdaibai, Zierbena, Ondarroa eta Isuntza izango dira Bizkaiko ordezkariak Traineru Kluben Elkarteak antolatzen dauen ligan. (Argazkia Eusko Label ligearena)